Atzerritartasun prozeduren izapidetze denborak (CORA)

Administrazioaren Erreformarako Batzordearen (CORA) txostenak, hura inspiratzen duten printzipioak aipatzean, eta eraginkortasuna neurtzeko sistema ezartzearen bidez Administrazio Publikoen eraginkortasuna hobetzearen barruan, hau iragartzen du: “organismoen webguneetan argitaratu ahalko da herritarrengan eragin handiena duten prozeduren izapidetze-denbora, bai eta hartan izandako aldaketak ere”.

  • CORA neurria, 0.00.001.0: Produktibitatea/efizientzia neurtzeko sistema ezartzeak berehalako gauzatzearen lehen alderdi bat du: herritarrek eta enpresek gehien erabiltzen dituzten Estatuko Administrazio Orokorraren 10 prozeduren izapidetze-denborak argitaratzea.

  • Neurri hori gauzatuz, Immigrazio eta Emigrazioko Idazkaritza Nagusiak atzerritartasun-arloko bi prozedura ebazteko batez besteko izapidetze-denborak eta datuak argitaratzen ditu, barne hartuta hilean ebatzitako espediente-kopurua eta probintzia bakoitzeko batez besteko denbora, bai eta guztizkoak ere.

Argitu behar da argitaratzen diren ebazpen-denboren datuek eskaera aurkeztu zenetik espedientea ebatzi arte igarotako denbora baino ez dutela adierazten. Hau da, ez da kentzen espediente bat izapidetzen ari den denbora, interesdunak dokumentazioren bat aurkezten ez badu.