Errotzeagatiko egoitza-baimenen fluxuaren estatistika Atzerritarren Erregistro Zentraletik ateratako fitxategietatik abiatuta egiten da, eta erreferentziako urtean atzerritartasun-erregimen orokorraren onuradun diren herritarrei emandako egoitza-baimenen kopurua erakusten du. Errotzea bigarren aukerakoa izan daiteke, gizarte- eta lan-arlokoa, gizarte-arlokoa, gizarte- eta prestakuntza-arlokoa eta familia-arlokoa.
Datu horiek urtero argitaratzen dira, eta seriea 2014an hasten da.
Azken aldietako datuei eragin diezaiekete ondorengo argitalpenek, informazio berria sartu delako.