Subsecretaría de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones [ANTIGUA Verónica Ollé]
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Idazkariordetza [ANTIGUO Verónica Ollé]
Functions
Idazkariordetzak Ministerioaren ohiko ordezkaritza eta haren zerbitzu erkideen zuzendaritza ditu, bai eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 63. artikuluak aipatzen dituen eskuduntzak baliatzea ere, eta, bereziki, eginkizun hauek betetzea:
- Saileko titularrari laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea Sailaren jarduketa planak gertutu eta onesterakoan.
- Sailaren antolaketa-elementuak aztertzea eta ministerio-esparruko antolaketa-proiektuak zuzendu eta egitea.
- Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiak eta Ministro Kontseiluak aztertzeko aurkezten dituzten ministerioaren eta haren organismo publikoen gai guztien oinarri tekniko eta juridikoak gainbegiratzea.
- Sailaren giza baliabideak, finantzarioak, teknologikoak eta materialak koordinatu eta kudeatzea.
- Beste ministerio batzuetako arau-proiektuen txostena, ministerio barruko jarduketak eta prozeduran esku hartu behar duten gainerako departamentuetakoak koordinatuz.
- Sailak kanpoan egiten dituen ekintzak koordinatzea; nazioarteko lankidetza, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren eskumenei kalterik egin gabe; eta Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako atzerriko kontseilaritzen koordinazioa, Espainiak atzerrian dituen enbaxada edo misio diplomatikoen eskumenari eta horien titularrek Misio Diplomatikoko buruarekiko duten zuzeneko mendekotasunari kalterik egin gabe.
- Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Datuak Babesteko ordezkariari babesa ematea indarreko legediaren arabera esleituta dauzkan eginkizunetan, eta eginkizun horiek betetzeko behar dituen baliabideak ematea.