Gizarteratzeko Helburuen eta Adierazleen Zuzendariordetza Nagusia

Functions

  1. Hazkunde inklusiboaren eta desberdintasunaren adierazle objektibagarriak garatzea Espainiako ekonomiarentzat, politika berriak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko edo lehendik zeudenak birformulatzeko erabil daitezkeenak.
  2. Inklusio-adierazleak erabakiak hartzeko prozesuan sartzea bultzatzea, bereziki, aurrekontuak egiteko prozesuan.
  3. Gastu- eta sarrera-politika guztien onuradunen segimendua egitea, baita politika horiek inklusioaren eta desberdintasunaren ikuspegitik dituzten ondorioena ere, arreta berezia jarriz lan-merkatuari, hezkuntzari, osasunari, ingurumenari, etxebizitzari eta berrikuntzari dagozkienetan.
  4. Hazkunde inklusiboari lotutako helburuak definitzea eta aztertzea.
  5. Ezarritako gizarteratzeko eta hazkunde inklusiboko helburuen betetze mailaren etengabeko jarraipena eta ex post ebaluazioa egitea, bereziki Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarena eta Sailaren eskumeneko beste politika batzuena, Gizarte Eskubideetako eta 2030 Agendako Ministerioarekin lankidetzan.
  6. Kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboetako pertsonak gizarteratzeko ibilbideei buruzko azterlanak eta txostenak sustatzea eta egitea, politika publikoek eta prestazioek ibilbide horietan duten eragina aztertu ahal izateko.
  7. Inklusio-adierazleen datu-baseak ustiatzea eskualde, nazio eta nazioarte mailan, organo eta unitate eskudunekin lankidetzan, saileko zuzendaritza-organoek eta organo gorenek beren eskumeneko politikei buruz erabakiak hartzeko behar duten informazioa duten azterlanak eta txostenak egiteko.
  8. Ministerioetako departamentuei eta beste administrazio publiko batzuei laguntzea eta aholku ematea inklusio-helburuen eta -adierazleen arloan, hargatik eragotzi gabe Agenda 2030erako Estatu Idazkaritzari esleitutako eskumenak.
  9. Sailean egiten den estatistika-jarduera koordinatu, planifikatu, gainbegiratu eta bultzatzea.
  10. Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari esleitutako estatistikak egin eta aztertzea, baldin eta beste unitate bati berariaz esleitu ez bazaizkio.
  11. Estatistika Plan Nazionala eta hura Sailaren esparruan garatzen duten urteko programak formulatzea, eta esleituta dituen estatistikak egitea.
  12. Sailean egindako estatistiken zabalkunde publikoa koordinatzea. Koordinazio hori adostasunez egingo da organo gorenekin eta zuzendaritza-organoekin, eta Sailari atxikita dauden edo haren mendekoak diren Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileekin eta zerbitzu erkideekin.
  13. Estatistikaren arloko koordinazio instituzionala Estatistikako Institutu Nazionalarekin, beste ministerio-sail batzuekin, beste administrazio publiko batzuekin eta nazioarteko erakundeekin, bereziki, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoarekin, Europar Batasunaren araudiak sailari eskatzen dizkion estatistikei dagokienez, Idazkaritza Nagusiko beste unitate batzuei esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.