La secretaria de Estado de Migraciones se reúne con el presidente del Consejo Superior de Deportes
12/06/2023
Migrazioak
Migrazioen Estatu idazkaria Kirol Kontseilu Goreneko presidentearekin bildu da
Topics:
Isabel Castrok eta Jose Manuel Francok denboraldi honetan kirol arloan gertatutako istilu bortitzak aztertuko dituzte
Share on social networks:
Migrazioen Estatu idazkari Isabel Castrok eta Kirol Kontseilu Goreneko (CSD) presidente Jose Manuel Francok lan bilera egin dute astelehen honetan, denboraldi honetan kirol arloan izan diren istilu bortitzak aztertzeko.
Gertakari horiek gaitzetsi dituzte biek, eta arrazismoarekiko zero tolerantziaren mezua berretsi dute; aldi berean, gorrotoaren diskurtsoei aurre egiteko eta kirolean indarkeria desagerrarazteko Espainiako Gobernuak ezar ditzakeen ekimenak baloratu dituzte.
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiaren (OBERAXE) jarraipen batzordearen akordio instituzionalean aurkeztuko dituzte bilera horren ondorioak Isabel Castrok eta Jose Manuel Francok; astearte honetan, ekainaren 13an, Kirol Kontseilu Gorenaren egoitzan bilduko dira.