La ministra Saiz impulsa el reto de acercar la Seguridad Social a los jóvenes: “sois los pensionistas del futuro”
24/02/2025
Gizarte Segurantza
Gizarte Segurantza gazteengana hurbiltzeko erronka bultzatzen du Saiz ministroak: “etorkizuneko pentsiodunak zarete”
Topics:
- Elma Saiz ministroak "Ongizate Estatuaren protagonistak pentsioen jasangarritasunerako" hitzaldian parte hartu du astelehen honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbideko ikasle talde baten aurrean
- Saizek zehatz-mehatz azaldu du Gizarte Segurantzaren funtzionamendua, baita prestazio sistema zabala ere
- Gazteentzat diseinatutako neurrietan ere jarri du fokua ministroak, besteak beste, formakuntza praktiken kotizazioan edota Gizarte Segurantzaren eraldaketa digitalean
- Hitzaldian, pentsioen sistema publikoarekiko konfiantza mezua helarazi die: “lasai egon zaitezkete, zuen pentsioak bermatuta daude eta”
Share on social networks:
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministro Elma Saizek “Ongizate Estatuaren protagonistak pentsioen jasangarritasunerako” hitzaldian parte hartu du astelehen honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbideko ikasle talde baten aurrean.
Hitzaldian, Gizarte Segurantzak Espainian duen funtzionamendua zehatz-mehatz azaldu eta hurbildu nahi izan du, eta prestazioen aukera zabalean jarri du arreta, pentsio-sisteman eta haren jasangarritasunean sakonduz: “Espainiako Gobernua zuengatik eta zuentzat ari da lanean. Belaunaldi gazteenei etorkizunerako aukera gehiago eta hobeak bermatuko dizkieten neurriak eta erreformak bultzatuz”.
Saiz ministroak adierazi duenez, Gizarte Segurantza Espainiako Ongizate Estatuaren hiru zutabeetako bat da, osasunarekin eta hezkuntzarekin batera. Hori dela eta, gazteek ere horren parte sentitu behar dutela gogorarazi du, izan ere, lan bizitzaren hasieratik, sistemaren parte dira dagoeneko.
“Beste ideia bat ere gustatuko litzaidake zuei helaraztea: zer lotura dagoen enpleguaren eta gure ongizate-sistemaren jasangarritasunaren artean, eta zer tamaina duen. Zuek, etorkizuneko pentsiodunok, zuen pentsioak bermatuta dauden lasaitasuna izan dezazuen”, adierazi du.
Horren harira, pentsio sistema publikoaren etorkizuna zalantzan jartzen duten albiste jakin batzuez ohartarazi du Saizek, “duela 30 urte baino gehiagotik gertatzen ari den zerbait”. Ministroak sistemaren defentsa sendoa egin du, baita datozen urteetan izango duen iraunkortasuna ere, azken erreformei esker.
“Augurio horien aurrean, Gizarte Segurantzako sistema publikoa sinesten eta defendatzen dugunok hura indartzeko lan egiten dugu, haren nahikotasuna eta iraunkortasuna bermatuz. Pentsio duinak izan daitezen gaur, eta izan daitezen zuei erretiro-adina iristen zaizuenean. Eta horretarako diru-sarrera nahikoak eta gastu erabilgarria izan behar dira”.
Prestakuntza-praktiken kotizazioa
Saiz ministroak gogorarazi duenez, 2024ko urtarrilaren 1etik, kanpoko prestakuntza-praktikak edo praktika akademikoak egiten dituzten gradu, master, doktoretza eta lanbide-heziketako ikasle guztiek Gizarte Segurantzan kotizatzen dute.
Neurri horren bidez, oraindik esperientzia profesionalik izan ez dutenei aukera ematen zaie beren kotizazio-ibilbidea hasteko eta etorkizunerako eskubideak sortzen hasteko, etorkizuneko pentsioaren ondorioetarako aldi hori aitortzea barne.
Gainera, kotizazioak babes handiagoa bermatzen die ikasleei praktiketan ari diren bitartean. “Gizarte Segurantza gazteenekin dago, ondo baitakigu gizarte bezala zuen prestakuntzan pizgarriak eta laguntza emateko betebeharra daukagula. Zuengan dago herrialde gisa dugun potentzialaren etorkizuna”, azpimarratu du.
Gizarte Segurantzaren Eraldaketa Digitala
Gizarte Segurantza eraldaketa prozesu handinahi batean dago, arinagoa, eskuragarriagoa eta herritarrengandik hurbilagoa izateko. Horretarako, Saizek hitzaldian zehar azaldu duenez, bere plantilla indartzeaz gain, tresna digital berriak eta adimen artifiziala txertatzen ari da, bere zerbitzuen arreta eta kudeaketa hobetzeko.
“Tresna digital berriek, adimen artifizialak edo informazio eta ezagutzarako gure datu-base garrantzitsuen erabilerak, zalantzarik gabe, arreta hobea ematen lagunduko digute, seguru nago”.
Ezarritako neurrien artean, TUSS eta IMPORTASS bezalako plataforma digitalak nabarmentzen dira, lineako izapideetarako informazioa eta sarbidea ematen dutenak. Ministroak plataforma horiek deskargatzera eta kontsultatzera animatu ditu gazteak, administrazio digitalera hurbiltzeko asmoz.
Ekimen horiekin, Gizarte Segurantza kudeaketa eraginkorrago baterantz doa, testuinguru digitalera egokitua eta herritarrei eskainitako zerbitzuaren bikaintasunera bideratua.