04/07/2023

Ministroen Kontseilua

Gobernuak diru-laguntza bat onartu dio COEri, harrera-zentroetan kirolak egiten laguntzeko

Topics:

  • Migraciones
  • Erakunde olinpikoak entrenamendu-planak eta -programak diseinatzen lagunduko du, eta eliteko kirolari ohiak hautatuko ditu zentro bakoitzeko “enbaxadore” gisa.

Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak proposatuta, Espainiako Batzorde Olinpikoari (COE) diru-laguntza bat ematea onartu du Ministroen Kontseiluak, nazioarteko babesaren eskatzaileak eta migratzaileak hartzeko sare publikoko zentroetan kirola egitea sustatzen laguntzeko.


Diru-laguntza 1,5 milioi eurokoa izango da 2026ra arte, eta, horri esker, COEk lagundu ahal izango du kirol guneen erabilera optimoa lortzeko planak diseinatzen eta kirol instalazioen erabilera bultzatzen, bai harrera zentroetako egoiliarrek, bai kokatuta dauden guneetako bizilagunek. Gainera, COEk entrenamendu planak eta programak diseinatzen lagunduko du, eta eliteko kirolari ohiak hautatuko ditu zentro bakoitzeko “enbaxadore” gisa.


Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak lankidetza-akordioa sinatu zuen COErekin abenduan, harrera sisteman artatutako pertsona migratzaileen kirol-integrazioaren alde egiteko. Akordio horren ondorioz, sistemaren zentroetan kirolean parte hartzea indartuko duten instalazioak eta espazioak eraikitzeko konpromisoa hartu zuen Ministerioak, erabiltzaileak kokatuta dauden herrietan integratzen laguntzeko helburuarekin.