El Gobierno aprueba la concesión de un préstamo de 6.981,6 millones de euros a la Seguridad Social
31/10/2022
Ministroen Kontseilua
Gizarte Segurantzari 6.981,6 milioi euroko mailegua ematea onartu du Gobernuak
Topic:
- Aurrekontu Orokorren Legean jasota dago
- Finantza-krisiaren ondorioz sistemari maileguak ematen hasi zirenetik, txikiena da
- Gizarte Segurantzaren betebeharrei estaldura egokia ematen die
Share on social networks:
Estatuak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari 6.981,6 milioi euroko mailegua ematea onartu du gaur Gobernuak Ministroen Kontseiluaren bileran, Gizarte Segurantzaren betebeharrei estaldura egokia emateko helburuarekin.
Hala ezarrita zegoen Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorren 22/2021 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian. Interesik gabeko mailegua da.
Gizarte Segurantza sistemaren baliabideen kontura finantzatzen da, batez ere langileen eta enpresen kotizazioen kontura.
Ekainean eta azaroan, Gizarte Segurantzak batera ordaintzen du pentsioen ohiko eta ezohiko nomina, 21.000 milioi eurotik gorako ordainketa. Azken urteetan bezala, gaur egindako maileguak pentsioak garaiz ordaintzea ziurtatzen du, eta Gizarte Segurantzari aukera ematen dio aparteko ordainketa horiei aurre egiteko behar diren baliabideak garaiz planifikatzeko.
Gizarte Segurantzaren finantza-egoeraren hobekuntzak ekarri du finantza-krisiaren ondoren sistemarako maileguak hasi zirenetik lehen aldiz sistema horren urteko zenbatekoa 10.000 milioi eurotik beherakoa izatea, eta igorpen bakarra behar izatea, ohiko bi igorpenen ordez, bi aparteko ordainsariak ordaintzearekin batera. Zentzu horretan, Aurrekontu Orokorren Legean ere kontsignatutako 2021eko mailegua 13.830 milioi eurokoa izan zen.