Subdirección General de Seguridad Social de los Trabajadores del Mar
Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Zuzendariordetza Nagusia
Functions
- Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren prestazio ekonomikoak eta epe laburreko beste prestazio batzuk jasotzeko eskubidea –araudi nazionalaren eta Europako Erkidegoko araudien babespean onartuak– kudeatzeko eta kontrolatzeko antolamendu administratiboa.
- Kudeaketa. Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea aitortu, administratu eta kontrolatzea. Prestazio horiek Gizarte Segurantzako aldebiko hitzarmenen babesean onartzen dira.
- Langile autonomoek langabezia-prestazioetarako eta jarduera uzteagatiko prestazioetarako duten eskubidea kudeatzea eta kontrolatzea, autonomoek Itsasoko Gizarte Institutuarekin estalita badituzte laneko gertakariak.
- Europako osasun-txartelaren eta beste herrialde batzuetan emandako osasun-laguntzarako eskubidearen formularioen jaulkipena administratzea eta kontrolatzea, eta beste estatu batean Gizarte Segurantzaren nazioarteko tresnen babespean emandako osasun-laguntzagatiko itzulketei dagozkien gastuak kudeatzea eta ordaintzeko proposatzea.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin lankidetzan, zerbitzu-jarraibideak zuzendu, bultzatu, kontrolatu eta ezartzea, arlo hauetan: Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian sartuta dauden langileen kokapena, enpresen inskripzioa, afiliazioa, altak, bajak eta datu-aldaketak, hitzarmen berezien kudeaketa, itsasontzien eta tresna flotatzaileen inskripzioa, kotizazioa eta borondatezko aldiko diru-bilketa.
- Hitzarmen, akordio, tratatu eta nazioarteko erakundeetan laguntza teknikoa eta lankidetza ematea, bere eskumenen esparruan.
- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin lankidetzan aritzea, helburuen urteko planaren bidez.
- Flota geratzeagatik laguntza publikoak jaso eta mantentzeko eskubidea administratzea eta kontrolatzea, bai eta arlo horretan Itsasoko Gizarte Institutuari eska dakiokeen kudeaketari dagokion gastua proposatzea ere, arlo horretan Arrantzarako Europako Funtsaren kudeaketako bitarteko erakunde gisa jardunez.