Subdirección General de Ordenación e Impugnaciones
Antolamenduaren eta Aurkaratzeen Zuzendariordetza Nagusia
Functions
- Langileriaren arloko aurretiazko erreklamazioak eta administrazio errekurtsoak zuzendu, bultzatu, kontrolatu eta, hala denean, ebaztea.
- Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Nagusiarekiko desadostasunen izapidea.
- Diruzaintza Nagusiaren zerbitzuen funtzionamenduaren ondoriozko ondare erantzukizuneko espedienteak antolatu, tramitatu eta kontrolatzea.
- Likidazio-aktak behin betiko egitea eta langileei Gizarte Segurantzaren arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzea, baldin eta eginkizun horiek Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Nagusiari badagozkio.
- Kontsulten izapidea eta ebazpena.
- Arau-proiektuak egitea Diruzaintza Nagusiaren eskumeneko gaietan, eta erakundearen kudeaketan eragina duten nazioko eta nazioarteko arau eta proiektuei buruzko txostenak egitea.
- Administrazio-antolamendua.
- Zerbitzuko instrukzioei buruzko txostenak egin eta tramitatzea, eta instrukzio horiek ematea bere eskumeneko gaietan.
- Erakundearen prozedura administratiboei buruzko proposamenak eta txostenak egitea, eta akordio, hitzarmen, tratatu eta nazioarteko antolaketari buruzko laguntza teknikoa eta lankidetza ematea.