La Seguridad Social registra 2.378.437 afiliados extranjeros en julio
18/08/2022
Atzerritarren afiliazioa
Gizarte Segurantzak 2.378.437 afiliatu atzerritar erregistratu ditu uztailean
Topics:
- Aurten, orain arte, 71.773 langile atzerritar batu ditu sistemak
- Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen %11,8 dira
- Errusiaren inbasioaren aurreko hilabetean baino ia 13.017 afiliatu gehiago daude Ukrainatik
Share on social networks:
Gizarte Segurantzak 2.378.437 afiliatu atzerritar erregistratu zituen uztailean, urtarokotasuna eta egutegi efektua deskontatu ostean. Aurreko hilean baino 1.409 langile gutxiago dira, nahiz eta kolektiboak 190.000 okupatu inguru batu dituen 2020ko otsailetik, pandemiaren eragina baino lehen. 2022an, orain arte, atzerriko afiliatuen kopurua 71.800 okupatutan hazi da (71.773).
Zifra hori Gizarte Segurantzako afiliatu guztien %11,8 da uztailean, urtarokotasuna kontuan hartu gabe.
Hileko batez besteko afiliazioa
Batez beste eta urtarokotasuna kendu gabe, Gizarte Segurantzak 2.451.492 kotizatzaile atzerritar izan zituen uztailean, horietatik 846.484 Europar Batasuneko herrialdeetakoak (%34,5) eta 1.605.008 hirugarren herrialdeetakoak (gainerako %65,5). Aurreko hilean baino 11.398 afiliatu gutxiago zenbatu dituzte.
%55,8 gizonezkoak dira (1.368.384), eta %44,2 emakumezkoak (1.083.108).
Langile atzerritar gehienak Errumaniatik (339.053), Marokotik (285.046), Italiatik (163.826), Kolonbiatik (122.192) eta Venezuelatik (118.147) etorri dira.
Gainera, beste nazionalitate batzuen artean, Ukrainako 60.276 afiliatu daude.
Errusiarren inbasioa hasi zenetik, haien kopurua hazi egin da pixkanaka. Urtarrilean baino 13.017 gehiago dira.
Autonomia-erkidegoak
Azken hilabetean, atzerritarren batez besteko afiliazioa hazi egin da, batez ere, Kantabrian (% 5,5), Galizian (% 3,7), Asturiasen (% 3,2) eta Balear Uharteetan (% 2,7). Atzerritarren batez besteko afiliazioa jaitsi egin da, besteak beste, Andaluzian (- %8,0), Errioxan (- %6,3), Murtzian (- %5,49) eta Extremaduran (- %4,7).
Atzerritar gehienak Erregimen Orokorrean afiliatuta daude, 2.045.918 guztira, eta azken hilabetean %0,6 jaitsi da kopuru hori.
Sektore gehienetan afiliazioak gora egiten du. Nabarmentzekoak dira Ur-hornidura (% 8,0), Etxeetako jarduerak (% 6,3), Ostalaritza (% 4,8), Osasun-jarduerak (% 4,3), Administrazio-jarduerak (% 4,2) eta Jarduera artistikoak (% 3,5). Jaitsiera nabarmenenak Hezkuntzan (- %20,1) eta Nekazaritzan (- %7,2) izan dira.
Autonomoen erregimenak, berriz, 399.929 afiliatu atzerritar ditu.
Azken hamabi hilabeteetan, beste herrialdeetatik etorritako langileen batez besteko afiliazioa %10,1 hazi da, hau da, 224.907 okupatu batu ditu.
Informazio gehiago atxikitako fitxategietan.