La Seguridad Social registra 2,7 millones de ocupados extranjeros en septiembre
17/10/2023
Atzerritarren afiliazioa
Gizarte Segurantzak 2,7 milioi landun atzerritar erregistratu ditu irailean
Topics:
- Abuztuan baino 11.914 gehiago dira, eta 479.680tan gainditu du pandemiaren aurreko maila
- Gizarte Segurantzako kotizatzaile guztien %12,9 dira
- Ukrainatik datozen afiliatuek %39,5 egin dute gora 2022ko urtarriletik, artean gerra hasi gabe zegoela
Share on social networks:
Gizarte Segurantzak 2.669.101 afiliatu atzerritar erregistratu zituen irailean, urtarokotasuna eta egutegi efektua deskontatu ostean. Abuztuan baino 11.914 afiliatu gehiago zenbatu dituzte. 2020ko otsailetik, pandemiaren eragina baino lehen, beste herrialde batzuetako 479.680 langileren hazkundea zenbatu du sistemak.

Zifra hori Gizarte Segurantzako afiliatu guztien % 12,9 da irailean, urtarokotasuna kontuan hartu gabe.
Batez besteko afiliazioa
Batez besteko terminoetan eta desestazionalizatu gabe, hau da, jatorrizko seriean, Gizarte Segurantzak 2.686.990 afiliatu atzerritar erregistratu zituen hil honetan, abuztuan baino 10.462 afiliatu gehiago. Guztira, 881.774 langile Europar Batasuneko herrialdeetakoak dira (%32,8), eta 1.805.216, hirugarren herrialdeetakoak (%67,2). Okupatu gehien dituzten taldeak Errumaniakoak (337.765), Marokokoak (309.639), Italiakoak (182.757), Kolonbiakoak (171.982) eta Venezuelakoak (146.126) dira. Guztira, %55,6 gizonezkoak dira eta %44,4 emakumezkoak.
Azken hamabi hilabeteetan, kanpoko langileen batez besteko afiliazioa %9,4 hazi da, hau da, 230.971 afiliatu batu ditu.
65.946 afiliatu ukrainar
Beste nazionalitate batzuen artean, Ukrainako 65.946 afiliatu daude. 2022ko urtarrilean, gerra hasi gabe zegoenean, baino 18.687 gehiago dira, hau da, %39,5 gehiago.

Ukrainatik datozen langile gehienak, %87 inguru, Erregimen Orokorrean daude (soldatapekoak dira) eta %13 langile autonomo gisa ageri dira.
Erregimenak eta sektoreak
Guztira, afiliatu atzerritarren %83,9 Erregimen Orokorrean kokatu ziren, 2.253.419 langilerekin. Okupatu gehien izan dituzten sektoreak Hezkuntza (%21,7), Nekazaritza, Abeltzaintza, Ehiza, Basogintza eta Arrantza (%6,8) eta Nekazaritzako Sistema Berezia (%5,3) izan dira. Aldiz, afiliatuen kopuruak behera egin zuen, batez ere, Etxeko Jardueretan, Enplegatzaile gisa (-% 7,46) eta Administrazio Publikoan (-% 6,58).
Autonomoen Erregimenak, berriz, 427.801 afiliatu atzerritar zenbatu zituen. Norbere konturako langileen multzotik, %14,9 Txinatik dator, %10,9 Errumaniatik eta %9 Italiatik.

Informazio osagarria Excel-en eta webgunean:
https://w6.seg-social.es/PXWeb/pxweb/es