La ministra Elma Saiz transmite al comisario Brunner la apuesta de España por la implementación del Pacto Europeo de Migración y Asilo
17/02/2025
Migrazioak
Elma Saiz ministroak Migrazio eta Asilorako Europako Ituna ezartzeko Espainiak egindako apustua helarazi dio Brunner komisarioari
Topics:
- Saiz ministroak migratzaileen integraziorako Espainiako Gobernuaren konpromisoa helarazi du, migrazio erregularra sustatuz eta ekonomian duen eragin positiboa bultzatuz
- Espainiako Gobernua lantzen ari den Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Plana ere izan dute hizpide topaketan
- Elma Saiz: “Kontziente gara Itunaren neurri batzuk aurreratu daitezkeela eta hori egiteko lanean ari gara. Garrantzitsua da arduran eta elkartasunean arreta jartzea, bi gai horiek funtsezkoak baitira gure kontinentean migrazioa modu bateratuan eta koordinatuan kudeatzeko”.
Share on social networks:
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak bilera egin du astelehen honetan Magnus Brunner Barne eta Migrazio gaietarako Europako komisarioarekin, Ministerioaren egoitzan. Bileran, migratzaileak integratzeko Espainiako Gobernuaren konpromisoa eta apustua helarazi ditu ministroak, migrazio erregularra eta segurua sustatuz eta ekonomian duen eragin positiboa bultzatuz.
Bileran, Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itunaren inplementazioaz aritu dira, inklusioaren eta integrazioaren esparrutik migrazioaren kudeaketa indartzeko, baita erantzukizun eta elkartasun partekatuaz ere.
Ituna 2024ko maiatzean onartu zen, eta arau komunak ezartzen ditu mugetako kontrolari, asilo-eskaeren tramitazioari eta harrerari dagokienez; Europar Batasuneko Asilo Agentziaren zeregina indartzen du, eta asilo-eskatzaileak birkokatzeko eta estatu kideen artean finantza-ekarpenak egiteko mekanismoak sartzen ditu.
“Kontziente gara Itunaren neurri batzuk aurreratu daitezkeela eta hori egiteko lanean ari gara. Garrantzitsua da aurreratutako neurriak hala izatea, bai erantzukizunaren arloan, bai elkartasunaren arloan; izan ere, bi gai horiek funtsezkoak dira gure kontinentean migrazioa modu bateratuan eta koordinatuan kudeatzeko. Ahaztu gabe hau izan zela Itunaren negoziaketetan mantendu zen printzipio gidaria”, adierazi du ministroak.
Ildo horretan, Espainiako Gobernua lantzen ari den Integrazio eta Kulturen arteko Bizikidetza Plana ere balioan jarri du Saizek, gaur egun gobernu autonomikoen, tokiko erakundeen, hirugarren sektorearen eta gizarte-eragileen ekarpenei zabalik dagoena. Helburua integrazioa eta kohesio soziala da, eta funtsezko hainbat arlotan jardungo du: sustapen ekonomikoa eta enplegua, hezkuntza, osasuna, zerbitzu sozialak, herritarren parte-hartzea, generoa eta LGTBIQ+ komunitatea, besteak beste.
“Espainiak migrazio erregularraren eta seguruaren aldeko apustua egiten du, baina giza eskubideen betetze bikainari begia kendu gabe. Plan hau lehen mailako ekimen politikoa da, Espainiako Gobernuaren migrazio politikaren arrakasta erakusten duena”, adierazi du ministroak.